Euskaltuben ikus dezakegun bideoan Web 2.0 zer den azaltzen da.
Lehenik eta behin, paperean sortzen dugun testuaren eta testu digitalaren arteko desberdintasunak aipatzen dira. Paperean idazten dugunean, testua lineala da, baina, testu digitalak aldiz, ez dira linealak. Hypertestuak dira, loturak sortzen dituztelako eta testu batetik bestera mugi gaitezkeelako. Horrela, hypertestuen bidez interneteko orrialde batzuetatik besteetara edo orrialde bereko atal desberdinetara mugitzan gaitezke. Beraz, testu digitala paperean idazten den testua baino malguagoa eta dinamikoagoa da.
Bideoan azaltzen denez, aurreko belaunaldiko web gune gehienak HTML delakoaren bidez programatzen ziren. HTML-arekin testuaren edukia eta forma bereiztezinak ziren; baina, gaur egun, XML-arekin, testu digitalaren edukia eta formatua bereiztea lortu da. XML-k edukia soilik definitzen du eta horrek aukera ematen dio edozein erabiltzaileri, programatzen ez dakigunoi, interneten gure edukiak argitaratzera (argazkiak, blogak, komentarioak eta abar).
Era honetan, interneteko edukien sortzaile bihurtu gara. Guzti honek elkarrekintza, datuen trukaketa, komunikazioa eta abar ahalbidetzen ditu. Baina, era berean, arazoak ere ekar ditzake. Interneten publikatutakoa mundu guztiaren esku geratzen da. Non ipini beharko genuke muga? Zelan babes genezake gure pribatasuna argazkiak igotzen ditugunean edo gure blogean idazten dugunean? Eta nola kontrola genezake guk idatzitakoa edo sortutakoa beste edozeinek ez jabetzea? Hau da, egile eskubideak nolabait babes ditzakegu Web 2.0n?
Egia da Web 2.0-k onura asko ekarri dizkigula, baina, orain interneten edozeinek idatz dezake nahi duena eta edonorri buruz eta hori arriskutsua izan daiteke. Orain dela gutxi ikusi dugu zelan “Facebook” eta “Tuenti” bezalako sare-sozialek arazoak sortu dituztela eskoletan, bullying-a egiteko bide berria zabaldu dutelako. Orain, eskolan ez ezik, norbaiten lepoz barre egin dezakete haurrek sare sozialetan argazkiak igoz, bertan komentatuz eta abar. Beraz, internet gu geuk sortu ahal izateak, elkarrekintzaz gain bereizketa ere sustatu dezake.
Guk, irakasle izango garen heinean, nolabaiteko gogoeta egin beharko genuke Web 2.0-ren onuren eta arazoen inguruan eta guzti hau eskola ingurunean nola tratatu behar den aztertu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario