Tim O´Reilly Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileetariko bat da. Kontzeptu hau lehenengoz interneti buruzko konferentzia batean erabili izan zuten; interneten existitzen ziren aplikazio desberdinak definitzeko. Adibidez, Britannica online (hau da, Britaina handiko entziklopediaren online bertsioa) eta Wikipedia (interneteko erabiltzaileek idatzitako artikuluez osatutako entziklopedia birtuala) konparatu egin zituzten. Lehenegoa Web 1.0 delakoaren adibide gisa hartuz eta bigarrena, aldiz, Web 2.0ren adibide bezala.
Horrela, argi erakutsi ahal izan zuten Web 1.0ren barruan ikusi baina eraldatu ezin daitezkeen interneteko aplikazio edo web orriak aurkitzen ditugula eta Web 2.0ren barruan, aldiz, erabiltzaileok eralda ditzakegun orriak.
Tim O´Reillyk Web 2.0 eta Interneti buruzko liburu eta artikulu asko idatzi izan ditu eta urtero Web 2.0aren inguruko batzarra antolatzen du, bertan Web 2.0aren bilakaera eta egoera aztertzen delarik. Aurten, Web 2.0ren inguruko batzarra New Yorken egingo da, azaroaren 16tik 19ra bitartean.
Honez gain, Tim O´Reallyk bere blogean Web 2.0ri buruzko informazio gehiago eta bere iritziak ezagutu ditzakegu. Hurrengo hau da helbidea:
http://radar.oreilly.com/
Azkenik O´Reillyren bideo bat uzten dizuet. O´Reillyren hitzetan, internet sarea da dugun plataforma eta plataforma honetan lan egiteko ditugun arauak desberdinak dira. Hemen garrantzitsuenak erabiltzaileak dira, hauek ematen baitiote balioa webari. Hori dela eta, web orrialde bat zenbat eta erabiltzaile gehiagok erabili harik eta hobeagoa eta garrantzitsuagoa izango da.
domingo, 25 de octubre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario