domingo, 13 de diciembre de 2009

Alfabetizazio Digitala


Ikusi ditugun bi bideo hauek, Tiscarresume eta Multimedia Literacy Digital Story, alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten dute, honen onurak eta arazoak aztertuz. Lehenengo bideoan alfabetizazio digitalaren inguruan kritikoki hitz egiten da, eta nahiz eta alderdi positibo asko eduki aspektu negatiboak ere kontuan izan behar direla gogorazten digu; hala nola, guk interneten idatzitako oro beste batzuen esku geratzen dela askotan, eta horrekin negozioa egiten dela. Era berean, gure aportazioak edonork ikus ditzakeela, oso zaila dela interneten pribatasuna mantentzea eta abar.


Bigarren bideoari dagokionez, bideo honetan argi aurkezten da teknologia berriek eragin ikaragarria izango dutela hezkuntzan XXI. mendean. Horrela, gaur egun, informazioa liburuetan aurkitzeaz gain, beste formatu askotan ere aurki dezakegu; eta irudi oso errealak lor ditzakegu giza gorputzaren ibguruan, unibertsoaren inguruan eta abar.


Nire ustez,teknologia berriek onura eta berrikuntza positibo asko ekarri dizkiote eta ekarriko dizkiote hezkuntzari. Orain, gure esku dago baliabide horiek zentzuz erabiltzea. Horretarako, garrantzitsua da, irakasleak prestatzea, gero hauek haurrei teknologia berrriak modu positiboan erabiltzen erakusteko.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogak Hezkuntzan


Gaur egun, teknologia berriak, orokorrean, oso erabiliak dira irakaskuntzan. Teknologia berriek eskeintzen diguten aukeretariko bat blogak dira. Egun, blogak asko erabiltzen dira irakaskuntzan. Adibidez, Hizkuntza Eskoletan ohikoa da irakasleek blogak izatea eta bertan ikasleentzako erabilgarriak izan daitezkeen bideoak, ariketak eta abar ipintzea. Hauek, klasean egindakoaz gain, ikasten ari diren hizkuntza eskolatik kanpo daudenean ere lantzen jarritzeko aukera izan dezaten.

Bigarren Hezkuntzan ere blogei honako erabilera hau eman ahal zaie. Hala ere, eskola edota institutu bateko ingurunean gaudenean, blogari erabilera desberdin eta interesgarriagoa eman diezaiokegula uste dut. Adibidez, oso interesgarria iruditzen zait klase bakoitzak blog bat izatea, guztion artean egiten den blog bat. Blog horretan ikasleek astean zehar eskolan egindako ekintza nagusiak aipa ditzakete; edota gertatutako berri garrantzitsu bat komenta dezakete, edota porposamenka egin eta abar. Horretarako, astero bloga egiteko denbora jakin bat antolatu behar da, ikasleek zeren inguruan idatzi nahi duten aukeratzeko eta euren artean idatziko dutena erabakitzeko.

Haur Hezkuntzari dagokionez, aldiz, blogak ez dut uste haurrek egin ditzaketenik. Kasu honetan aldiz, irakasleek egin beharko dituzte blogak, bertan eskolako jarduerak kontatuz, klaseko argazkiak igoz, haurrek egindako marrazki eta idazki txikiak ipintzen eta abar. Blogen bidez, gurasoek haurren egunerokoa jarrai dezkete eta eskolan egiten diren proiektu desberdinak hurbil-hurbiletik ezagutu. Beraz, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehen zikloan blogak gehien bat gurasoei zuzendurik daude. Hala ere, haurrek blogak euren ikasgelako bloga ikustea erabilgarria izan daiteke; horrela euren argazkiak ikusteko, marrazkiak eta abar.

Amaitzeko, blogak, hezkuntzan gero eta gehiago erabiliko ditugula uste dut. Nire kasuan, blogak egiten ikasi baino lehen lan handia eskatzen zutela eta erabiltzeko zailak zirela pentsatzen nuen. Baina ikusi dut, erraz erabil daitezkeela eta euren bitartez informazio asko bana dezakegula konturatu naiz.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu birsartua aprobak


Onartuta dago teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz, eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala, haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan trebetasuna agertu behar dute informazio eta komunikaziorako teknologietan.
Ikasgai honetan IKTek gizartean sortu duten aldaketak eta horren ondorioz eskolak bete beharreko paperaz hausnarketa egingo dugu alde batetik ; eta bestetik, teknologien aplikazioak irakaskuntzan ikusiko ditugu modu orokorrean eta gehiago sakonduz, Haur Hezkuntzan lehengo hastapenak nola bideratu.





domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS: THE MEDIA REVOLUTION

Bideo honek teknologia berrien iraultzak eragingo dituen aldaketak aurreratzen ditu. Bideoaren arabera, komunikabide tradizionalak (hau da, irrati, egunkari eta telebistak) desagertu egingo dira eta informazio guztia interneten bidez jasoko dugu. Egunkari, irrati eta telebistak interneten existituko dira soilik eta informazio emaile nagusiak google, wikipedia eta abar izango dira. Antzinako informazio emaile nagusiak, liburuak adibidez, ere desagertuko dira eta entziklopedia izango da informazio iturri nagusienetariko bat. Bideoaren arabera sareak kontrolatuko du informazio guztia.

Honez gain, bideoan Second Life bezalako aplikazioen bilakaera era azpimarratzen du. Hauen bitartez nahi dugun pertsona izango gara, guk aukeratuko dugu gure identitatea eta beste edozein pertsonarekin komunikatuko gara. Horrela, identitate desberdin asko izango ditugu. Programa hauen bitartez ere, posible izango zaigu nahi dugun lekuan nahi dugun momentuan egotea. Horrela, historiako momentu garrantzitsuetan parte ahal izango dugu, besteak beste.

Bideoa ikusi eta gero, irudikatzen duen errealitatea ez dela horrelakoa izango uste dut. Alde batetik, egia da, internet indar izugarria duela gizartean eta gure bizimoduan baina ez dut uste informazio transmititzeko gaur egun ditugun bideak (telebista, egunkariak…) desagertuko direnik. Nire ustez, bide tradizionalek eta internetek elkar lanean jardungo dute eta horrela informazio iturri ikaragarriak izango ditugu. Bestalde, errealitate birtualari buruz egiten dituen aurreikuspenei dagokienez, uste dut horrelako aplikazioek arazoak ekar ditzaketela gizartean. Jendea interneten bidez komunikatuko da eta bere benetako identitatea onartu beharrean nahi duen hori eraikiko du eta horrek ez du ezer positiborik ekartzen. Gainera, jendeak arazo handiagoak izango ditu aurre-aurre beste pertsonekin komunikatzeko.

Eskolari dagokionez, egiteko oso garrantzitsua duela uste dut. Eskolak, komunikabide berrien erabilera egokia erakutsi behar du, baina, aldi berean, betiko iturrien erabilera ere bermatu behar du: liburuak, irratia, egunkariak eta abar. Azkenik, guk, indibidualki, ezin dezakegula askorik egin uste dut.

Hemen uzten dizuet bideoa, nahi izatekotan ikusteko:

Informazioaren gizartea

Informazioaren gizartea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzean sortzen den informazioaren ekoizpen eta elkartuke sistemari deritzogu.
Hori dela eta, gaur egun, informazioaren gizartean bizi garela diogu. Gizarte honetan teknologia berriak eta informazio ekoiztu eta zabaltzeko bide berriek berebiziko garrantzia dute eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak beharrezkoak bihurtu dira gizarteko esparru gehienetan: lan munduan, eskola eta ikastegietan eta abar.

Informazioaren gizartean hedabideak ez dira egunkari. irrati eta telebistak soilik, baizik eta internet delakoa ere. Eta interneten edonor izan daiteke informazio-emaile eta edonork jaso dezake guk sortutako informazio hori. Hemen uzten dizuedan artikuluan informazioak jasotako iraultzak Bizkaian duen eragina aztertzen da. Bertan internet erabiltzaileen kopurua zelan igon den eta zein inguruetan ematen den gehien aztertzen da.

Amaitzeko, eta kontuan izanik gu irakasleak izango garela, bideo hau uzten dizuet. Bertan hezkuntza munduan Teknologia Berriek eskeintzen dizkiguten baliabide desberdinak aipatzen dira eta, era berean, haurren ikasketa prozesua zelan aldatu den hausnartzen da. Adibidez, lehen gurasoei edota irakasleei galdetzen zizkioten munduaren inguruan zituzten zalantzak, baina, gaur egun, interneten bilatzen dituzten euren galderen erantzunak.

lunes, 2 de noviembre de 2009

Prometeus-Komunikabideen iraultza

Komunikabideek jazotako iraultzari buruzko bideoa da hau.

lunes, 26 de octubre de 2009