Bideo honek teknologia berrien iraultzak eragingo dituen aldaketak aurreratzen ditu. Bideoaren arabera, komunikabide tradizionalak (hau da, irrati, egunkari eta telebistak) desagertu egingo dira eta informazio guztia interneten bidez jasoko dugu. Egunkari, irrati eta telebistak interneten existituko dira soilik eta informazio emaile nagusiak google, wikipedia eta abar izango dira. Antzinako informazio emaile nagusiak, liburuak adibidez, ere desagertuko dira eta entziklopedia izango da informazio iturri nagusienetariko bat. Bideoaren arabera sareak kontrolatuko du informazio guztia.
Honez gain, bideoan Second Life bezalako aplikazioen bilakaera era azpimarratzen du. Hauen bitartez nahi dugun pertsona izango gara, guk aukeratuko dugu gure identitatea eta beste edozein pertsonarekin komunikatuko gara. Horrela, identitate desberdin asko izango ditugu. Programa hauen bitartez ere, posible izango zaigu nahi dugun lekuan nahi dugun momentuan egotea. Horrela, historiako momentu garrantzitsuetan parte ahal izango dugu, besteak beste.
Bideoa ikusi eta gero, irudikatzen duen errealitatea ez dela horrelakoa izango uste dut. Alde batetik, egia da, internet indar izugarria duela gizartean eta gure bizimoduan baina ez dut uste informazio transmititzeko gaur egun ditugun bideak (telebista, egunkariak…) desagertuko direnik. Nire ustez, bide tradizionalek eta internetek elkar lanean jardungo dute eta horrela informazio iturri ikaragarriak izango ditugu. Bestalde, errealitate birtualari buruz egiten dituen aurreikuspenei dagokienez, uste dut horrelako aplikazioek arazoak ekar ditzaketela gizartean. Jendea interneten bidez komunikatuko da eta bere benetako identitatea onartu beharrean nahi duen hori eraikiko du eta horrek ez du ezer positiborik ekartzen. Gainera, jendeak arazo handiagoak izango ditu aurre-aurre beste pertsonekin komunikatzeko.
Eskolari dagokionez, egiteko oso garrantzitsua duela uste dut. Eskolak, komunikabide berrien erabilera egokia erakutsi behar du, baina, aldi berean, betiko iturrien erabilera ere bermatu behar du: liburuak, irratia, egunkariak eta abar. Azkenik, guk, indibidualki, ezin dezakegula askorik egin uste dut.
Hemen uzten dizuet bideoa, nahi izatekotan ikusteko:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario