lunes, 26 de octubre de 2009
Estekak sartzen
Esteka edo link edo hiperbinkulo bat sartuko dugu. Horretarako, helbide honetara joango gara bideo hau ikusteko.
domingo, 25 de octubre de 2009
Tim O´Reilly eta Web 2.0
Tim O´Reilly Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileetariko bat da. Kontzeptu hau lehenengoz interneti buruzko konferentzia batean erabili izan zuten; interneten existitzen ziren aplikazio desberdinak definitzeko. Adibidez, Britannica online (hau da, Britaina handiko entziklopediaren online bertsioa) eta Wikipedia (interneteko erabiltzaileek idatzitako artikuluez osatutako entziklopedia birtuala) konparatu egin zituzten. Lehenegoa Web 1.0 delakoaren adibide gisa hartuz eta bigarrena, aldiz, Web 2.0ren adibide bezala.
Horrela, argi erakutsi ahal izan zuten Web 1.0ren barruan ikusi baina eraldatu ezin daitezkeen interneteko aplikazio edo web orriak aurkitzen ditugula eta Web 2.0ren barruan, aldiz, erabiltzaileok eralda ditzakegun orriak.
Tim O´Reillyk Web 2.0 eta Interneti buruzko liburu eta artikulu asko idatzi izan ditu eta urtero Web 2.0aren inguruko batzarra antolatzen du, bertan Web 2.0aren bilakaera eta egoera aztertzen delarik. Aurten, Web 2.0ren inguruko batzarra New Yorken egingo da, azaroaren 16tik 19ra bitartean.
Honez gain, Tim O´Reallyk bere blogean Web 2.0ri buruzko informazio gehiago eta bere iritziak ezagutu ditzakegu. Hurrengo hau da helbidea:
http://radar.oreilly.com/
Azkenik O´Reillyren bideo bat uzten dizuet. O´Reillyren hitzetan, internet sarea da dugun plataforma eta plataforma honetan lan egiteko ditugun arauak desberdinak dira. Hemen garrantzitsuenak erabiltzaileak dira, hauek ematen baitiote balioa webari. Hori dela eta, web orrialde bat zenbat eta erabiltzaile gehiagok erabili harik eta hobeagoa eta garrantzitsuagoa izango da.

domingo, 18 de octubre de 2009
Web 2.0ari buruzko bideoaren iruzkina
Euskaltuben ikus dezakegun bideoan Web 2.0 zer den azaltzen da.
Lehenik eta behin, paperean sortzen dugun testuaren eta testu digitalaren arteko desberdintasunak aipatzen dira. Paperean idazten dugunean, testua lineala da, baina, testu digitalak aldiz, ez dira linealak. Hypertestuak dira, loturak sortzen dituztelako eta testu batetik bestera mugi gaitezkeelako. Horrela, hypertestuen bidez interneteko orrialde batzuetatik besteetara edo orrialde bereko atal desberdinetara mugitzan gaitezke. Beraz, testu digitala paperean idazten den testua baino malguagoa eta dinamikoagoa da.
Bideoan azaltzen denez, aurreko belaunaldiko web gune gehienak HTML delakoaren bidez programatzen ziren. HTML-arekin testuaren edukia eta forma bereiztezinak ziren; baina, gaur egun, XML-arekin, testu digitalaren edukia eta formatua bereiztea lortu da. XML-k edukia soilik definitzen du eta horrek aukera ematen dio edozein erabiltzaileri, programatzen ez dakigunoi, interneten gure edukiak argitaratzera (argazkiak, blogak, komentarioak eta abar).
Era honetan, interneteko edukien sortzaile bihurtu gara. Guzti honek elkarrekintza, datuen trukaketa, komunikazioa eta abar ahalbidetzen ditu. Baina, era berean, arazoak ere ekar ditzake. Interneten publikatutakoa mundu guztiaren esku geratzen da. Non ipini beharko genuke muga? Zelan babes genezake gure pribatasuna argazkiak igotzen ditugunean edo gure blogean idazten dugunean? Eta nola kontrola genezake guk idatzitakoa edo sortutakoa beste edozeinek ez jabetzea? Hau da, egile eskubideak nolabait babes ditzakegu Web 2.0n?
Egia da Web 2.0-k onura asko ekarri dizkigula, baina, orain interneten edozeinek idatz dezake nahi duena eta edonorri buruz eta hori arriskutsua izan daiteke. Orain dela gutxi ikusi dugu zelan “Facebook” eta “Tuenti” bezalako sare-sozialek arazoak sortu dituztela eskoletan, bullying-a egiteko bide berria zabaldu dutelako. Orain, eskolan ez ezik, norbaiten lepoz barre egin dezakete haurrek sare sozialetan argazkiak igoz, bertan komentatuz eta abar. Beraz, internet gu geuk sortu ahal izateak, elkarrekintzaz gain bereizketa ere sustatu dezake.
Guk, irakasle izango garen heinean, nolabaiteko gogoeta egin beharko genuke Web 2.0-ren onuren eta arazoen inguruan eta guzti hau eskola ingurunean nola tratatu behar den aztertu.

lunes, 5 de octubre de 2009
Teknologia Berriak
Gaur, bloga egiten ikasi dugu klasean.
Badakit blogak oso ezagunak direla gaur egun, eta gehienok noiz edo noiz blogen bat irakurri dugula, baina, niretzat gutxienez, hau da nire lehen esperientzia blogak idazten.
Espazio hau Teknologia Berriak irakasgaian ikasitakoa eta aztertutakoa komentatzeko erabiliko dut gehien bat, baina, noizean behin, Haur Hezkuntzako ikasle bezala ditudan bizipenak ere komentatzea espero dut.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)