Gaur egun, teknologia berriak, orokorrean, oso erabiliak dira irakaskuntzan. Teknologia berriek eskeintzen diguten aukeretariko bat blogak dira. Egun, blogak asko erabiltzen dira irakaskuntzan. Adibidez, Hizkuntza Eskoletan ohikoa da irakasleek blogak izatea eta bertan ikasleentzako erabilgarriak izan daitezkeen bideoak, ariketak eta abar ipintzea. Hauek, klasean egindakoaz gain, ikasten ari diren hizkuntza eskolatik kanpo daudenean ere lantzen jarritzeko aukera izan dezaten.
Bigarren Hezkuntzan ere blogei honako erabilera hau eman ahal zaie. Hala ere, eskola edota institutu bateko ingurunean gaudenean, blogari erabilera desberdin eta interesgarriagoa eman diezaiokegula uste dut. Adibidez, oso interesgarria iruditzen zait klase bakoitzak blog bat izatea, guztion artean egiten den blog bat. Blog horretan ikasleek astean zehar eskolan egindako ekintza nagusiak aipa ditzakete; edota gertatutako berri garrantzitsu bat komenta dezakete, edota porposamenka egin eta abar. Horretarako, astero bloga egiteko denbora jakin bat antolatu behar da, ikasleek zeren inguruan idatzi nahi duten aukeratzeko eta euren artean idatziko dutena erabakitzeko.
Haur Hezkuntzari dagokionez, aldiz, blogak ez dut uste haurrek egin ditzaketenik. Kasu honetan aldiz, irakasleek egin beharko dituzte blogak, bertan eskolako jarduerak kontatuz, klaseko argazkiak igoz, haurrek egindako marrazki eta idazki txikiak ipintzen eta abar. Blogen bidez, gurasoek haurren egunerokoa jarrai dezkete eta eskolan egiten diren proiektu desberdinak hurbil-hurbiletik ezagutu. Beraz, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehen zikloan blogak gehien bat gurasoei zuzendurik daude. Hala ere, haurrek blogak euren ikasgelako bloga ikustea erabilgarria izan daiteke; horrela euren argazkiak ikusteko, marrazkiak eta abar.
Amaitzeko, blogak, hezkuntzan gero eta gehiago erabiliko ditugula uste dut. Nire kasuan, blogak egiten ikasi baino lehen lan handia eskatzen zutela eta erabiltzeko zailak zirela pentsatzen nuen. Baina ikusi dut, erraz erabil daitezkeela eta euren bitartez informazio asko bana dezakegula konturatu naiz.