domingo, 13 de diciembre de 2009

Alfabetizazio Digitala


Ikusi ditugun bi bideo hauek, Tiscarresume eta Multimedia Literacy Digital Story, alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten dute, honen onurak eta arazoak aztertuz. Lehenengo bideoan alfabetizazio digitalaren inguruan kritikoki hitz egiten da, eta nahiz eta alderdi positibo asko eduki aspektu negatiboak ere kontuan izan behar direla gogorazten digu; hala nola, guk interneten idatzitako oro beste batzuen esku geratzen dela askotan, eta horrekin negozioa egiten dela. Era berean, gure aportazioak edonork ikus ditzakeela, oso zaila dela interneten pribatasuna mantentzea eta abar.


Bigarren bideoari dagokionez, bideo honetan argi aurkezten da teknologia berriek eragin ikaragarria izango dutela hezkuntzan XXI. mendean. Horrela, gaur egun, informazioa liburuetan aurkitzeaz gain, beste formatu askotan ere aurki dezakegu; eta irudi oso errealak lor ditzakegu giza gorputzaren ibguruan, unibertsoaren inguruan eta abar.


Nire ustez,teknologia berriek onura eta berrikuntza positibo asko ekarri dizkiote eta ekarriko dizkiote hezkuntzari. Orain, gure esku dago baliabide horiek zentzuz erabiltzea. Horretarako, garrantzitsua da, irakasleak prestatzea, gero hauek haurrei teknologia berrriak modu positiboan erabiltzen erakusteko.